BIND

Wikipedia, Entziklopedia askea
BIND
Jatorria
Sorrera-urtea1984
Azken bertsioa9.16.50
Ezaugarriak
Programazio-lengoaiaC
Irakur dezakeUNIX-moduko, Microsoft Windows eta OpenBSD
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaMozilla Public License, version 2.0 (en) Itzuli
Ekoizpena
GaratzaileaInternet Systems Consortium (en) Itzuli
isc.org…
Iturri-kodeahttps://gitlab.isc.org/isc-projects/bind9.git eta https://github.com/isc-projects/bind9.git

BIND (Berkeley Internet Name Domain; lehenago: Berkeley Internet Name Daemon) interneten gehien erabiltzen den DNS zerbitzaria da, bereziki Unix sistemetan. Internet Systems Consortium-ek sustatua da. 4 gradu ikaslek sortu zuten University of California, Berkeleyn, eta 4.3 BSDn agertu zen lehenengo aldiz.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

BIND 1980. hamarkadako hasieran idatzia izan zen, DARPAren ardurapean. 1980. hamarkadako erdialdean, BINDen garapena DECeko langileen esku gelditu zen. Langile hauetako bat Paul Vixie zen, eta jarraitu zuen BIND garatzen DECetik joan ondoren. Aurrerago, ISCa sortzen lagundu zuen, BINDen mantentzearen arduraduna bihurtuko zen antolankundea.

BIND 9ren garapena arlo komertzialaren eta militarraren laguntzarekin egin da. BIND 9k dauzkan funtzio gehienak UNIXeko hornitzaileek bultzatuak izan dira, Microsoften lehiakortasunari aurre egiteko DNS eskaintzen barruan.

Kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interneteko hastapenetik indarrean egon diren beste tresna batzuk bezala, BIND 4 eta BIND 8 segurtasun ahuldade kopuru handia eduki dute denboran zehar. BIND 9, berridatzia izanik, nahiko historial hobea dauka zentzu honetan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]